eues

Albistea

Atariak herritar ororentzako proposamenekin egingo dio harrera udari

Ataria k, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, udarako jarduerez betetako agenda berria plazaratu du. Ohi bezala, adin ororentzako jarduerak proposatzen ditu: erakusketak, lantegiak, natura ibilbideak eta familientzako ekintzak.

Datozen hileetan hiru erakusketa jarriko dira ikusgai: "Paperezko hegoak", "Unibertsoa miniaturan" eta "Naturaren argazkilariak"; azken horretan, lehiaketa ospetsuan aukeratutako kalitateko irudiek naturaren hainbat ikuspegi eskaintzen digute.

Hezkuntzarako lekua den aldetik, Atariak era guztietako hartzaileentzako lantegiak antolatu ditu, Salburuko hezeguneetan bizi diren uretako hegazti ugaltzaileak, odonato espezie nagusiak edo hegazti limikoloak identifikatzeko.

Familientzako jardueren artean, berriz, Eraztun Berdearen barruko ibilaldiak (Armentiako basoan barrena) nabarmen daitezke. Halaber, hainbat jarduera antolatu da "Erleen mundua" ezagutzeko: txotxongiloak, erlauntza batera bisita eta errotari gosaria. Udarako jardueren arteko beste berrikuntza bat ilunabar-jaia izango da, poesia, musika, dantza eta natura uztartzen dituena.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala