Atariak Hegazti Migratzaileen Eguna ospatuko du
"Lur erabileraren aldaketak txorien ikuspuntutik" da aurtengo gaia. Izan ere, lurraren erabilerak eta lurra kudeatzeko moduek eragin handia dute natur baliabideetan, ura, lurzorua, elikagaiak, landareak eta animaliak barne. Lurraren erabilerak bereziki eragiten die hegazti migratzaileei, eta ikerketek adierazten dutenaren arabera horixe dute mehatxurik handiena.
Gaur, 19:00etan, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Zoologia eta Antropologia Fisikoko Saileko katedradun José Luis Telleríak hitzaldia emango du Atarian. Igandean (maitzak 15) berriz, udako zertzeta ezagutzeko bisita gidatua antolatu da; ahate migratzailea da, negua Afrikako iparraldean pasatzen baitu eta 5.000 kilometro baino gehiago egiten baititu Iberiar Penintsulan eta Europako iparraldean eta erdialdean ugaltzeko.
Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek esan duenez, "bisita gidatu horri esker ikasiko dugu uretako hegazti horrek ugaltzeko aukeratzen duen hezegune gutxi batzuetako bat dela Salburua. Gure udalerritik hainbat hegazti igarotzen dira, mokozabalak esaterako: Holandan edo Frantzian markatutako hegaztiak begiztatu dira, Mauritaniako parke nazionalerantz zihoazela. Salburuan ikusitako amiamoko zuri batzuk, berriz, Frantzian markatutakoak ziren".