Atariak hamabi basa-ahate berreskuratu ditu
Salburuko hezegunean basa-ahate espezieko beste hamabi ale daude orain. Ia sei aste igaro dute Martiodan, non pentsu ehoa eman baitiete jaten. Orain, zazpiehun gramoko pisua eta indarra hartu dutelarik, askatzeko moduan daude.
Joan den apirilaren 27an, suhiltzaileek ur biltegi batean topatu zituzten kume jaio berriak, Zabalgana auzoko Areatza kalean.
Ahate espezie hori ezagunenetako eta zabalduenetako bat da. Tenperatura subtropikaleko eremuetan bizi da, Ipar Amerika, Europa eta Asian, hezeguneetan bereziki, horien tamaina, sakonera eta gizakiaren presentzia gorabehera. "Salburua leku bikaina da hamabi ahate horiek askatzeko, bertako baldintzak ezin hobeak baitira haientzat. Gainera, eraztunak jarri zaizkie, jarraipena egin eta ingurunean nola eboluzionatzen duten jakiteko", azaldu du Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek.
- Arrakburu berde-urdinkara du, moko horia, papar arre edo gaztainkara, lepoko zuria, gorputz grisa eta atzealde beltza.
- Emearen kolorea margulagoa da, arre iluna, eta mokoa laranja kolorekoa.
Hegazti taldekoia da, nahiko izua eta mesfidatia, eta nekez uzten du hurbiltzen. Izan ere, gizakia agertzean azkarren ihes egiten duen ahate mota da. Egokitzeko eta elikagai mota ezberdinak jateko ahalmen handia duenez, haien populazioa ugaria da eta urtetik urtera handiagoa da.