eues

Albistea

Atariak Eusko Jaurlaritzak ematen duen 'Irisgarritasun Zigilua' lortu du

Atariak -Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroak- Irisgarritasun Zigilua lortu du. Zigilu horren bidez Atariari aitortzen zaio zerbitzuak pertsona orori, baita nolabaiteko desgaitasunen bat dutenei edo aldi baterako mugak dituztenei ere, egokitzeko irisgarritasunaren alorrean egindako ahalegina. Zigilu hori Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak garaturiko Irisgarritasun Programaren emaitza da. Programa horrek, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-zerbitzuek kalitate handiagoa izatea du helburu. Zigilua eman aurreko auditoria egiteko, bost motatako dibertsitate funtzionalak hartu dira aintzat irisgarritasun-arazoak dituzten pertsonen artean: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnasteko zailtasunak eta berariazko dietak behar dituztenak).

Atariak, dituen irisgarritasun-ezaugarri horiei esker, "turismoa guztiontzako" ekimenean parte hartu ahalko du. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, ekimen horretan parte hartzeko bost turismo-helmuga aukeratu dira (hiru hiriburuak, Zarautz eta Arabako Errioxa). Eusko Jaurlaritza eta Eroski Bidaiak elkarrekin lanean ari dira irisgarritasun-arazoak dituzten pertsonei egokituriko berariazko turismo-paketeak zehazteko, ekimenean landu diren hainbat motatako dibertsitate funtzionalak aintzat hartuta. Espero da pakete horiek urte honetan zehar komertzializatzea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala