eues

Albistea

Atariak Biodibertsitatearen Mundu Eguna ospatuko du

Datorren larunbatean, hilak 22, Biodibertsiatearen Mundu Eguna ospatuko da Ataria n. Egun osoan zehar udalerrian dauden 614 espezie bizi etako bat edo beste ikusi ahalko da, zeinetatik 59 desagertzeko arriskuan baitaude. "Beharrezkoa da gure biodibertsitatea zaintzeko premiaz kontzientzia hartzea, eta uste dugu modurik onena gure ingurune hurbilena ezagutzea dela, horregatik Ataritik helburu hori lortzera bideratuko ekintzak bultzatzen ditugu", baieztatu du Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek.

Egun horretako ekitaldi nagusian, bost eta hamar urte bitarteko haurrek desagertzeko arriskuan dauden animalien mapamundia osatuko dute. Gure udalerrian espezie hauek ditugu: 35 odonato (burruntziak eta sorgin-orratzak ), 9 arrain mota, 13 anfibio, 125 hegazti, 52 ugaztun eta 386 landare espezie. Horietatik, Coenagrion mercuriale izeneko burruntziak, baso-igel jauzkariak eta bisoi europarrak dute desagertzeko arrisku handiena: "Pribilegiatuak gara, gure inguruan espezie kopuru handia dugulako, baina jakin behar dugu desagertu egin daitezkeela eta babestu egin behar ditugula, eta horretan dihardugu Ingurumen Sailean", gehitu du Cañadasek.

Ekintzak ez dira maiatzaren 22ra mugatzen, maiatz eta ekain osora zabalduko baitira. Udalerriko espezieak ezagutu nahi duen orok entomologiari buruzko hastapen ikastaroak, familientzako jarduerak, natur ibilbideak eta erakusketak balia ditzake.

Biodibertsitatearen Mundu Egunaren programa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala