eues

Albistea

Atariak biodibertsitate birtualeko gune bat eskainiko du

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Argazkilaritza eta Biodibertsitatea izeneko elkarteak hitzarmen bat sinatu dute Atarian, hezeguneak interpretatzeko zentroan biodibertsitate birtualeko gune bat jartzeko; horren bidez, herritarrek 200 adituren baino gehiagoren laguntza duen plataforma batera igo ahalko dituzte beren argazkiak, eta hartara irudietan ageri den espezie zein den jakin.

'Gure ingurunearen ezagutza handitzeko tresna batez ari gara. Herritar ororen ezagutza, baina baita zientzialariena ere, proiektu honen bidez espezie berriak ere aurkitu baitira', azaldu du IGIren lehendakari Alba Cañadasek.

Bestetik, Argazkilaritza eta Biodibertsitatea elkarteak urtero Salburuan biodibertsitate probak egiteko konpromisoa hartu du, irudi eta datuen kopurua handitu eta inguru haren ezagutza areagotzeko asmoz. Espezieak zaindu, natura ezagutarazi eta biodibertsitatea ezagutzeko informazioa biltzea dira plataforma birtualaren helburu nagusiak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala