eues

Albistea

Atariak 84.808 bisitari izan zituen 2016an

Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, Atariak, 84.804 bisitari izan zituen iaz. 2015eko erregistroaren aldean % 7,4 gehiago da, 78.966 zenbatu baitziren; 2014ko datuekin (71.805) alderatuta, berriz, % 18,1 hazi zen kopurua. 2009ko uztailean ireki zenetik iazko abenduaren 31ra arte, bisitarien batez besteko kopurua 80.000tik gorakoa izan da.

Publiko orokorra 66.297 pertsonak osatu zuten. Ikastetxeentzako bisita gidatuetan, berriz, 5.685 ikaslek hartu zuten parte, eta programa irekian, 12.822 pertsonak.

Neguko hilabeteetan, logikoa denez, bisitari gutxiago izan zen. Zehazki, azaroan izan zen bisita gutxien: 5.349 erabiltzaile. Bisita gehien, berriz, maiatzean lortu zen: 9.000tik gora. Hurrengoak zifretan martxoa (8.395 bisita) eta urria (8.370) izan ziren. Aurreko urteetako joerarekin bat datoz goranzko zifra horiek.

Bestetik, 5.224 elkarrizketa egin ziren interpretazio zentrora datozen bisitarien profila ezagutzeko, hau da, bisita ororen % 15,36. Erabiltzaileen % 55 familiak izan ziren; ondoren, proportzio txikiagoan, lagun-taldeak (% 22), bikoteak (% 16) eta banakoak (% 7). Inkestei esker, Atarira datozen bisitarien ereduzko profila ezagutu ahal izan genuen. Oro har, familia-taldea da, Gasteizkoa, 35 eta 65 urte bitarteko helduek eta 12 urtetik beherakoek osatua, eta gehien bat 17:00etatik 18:00etara hurbiltzen da.

Jatorriari dagokionez, 2016an Gasteizko bisitariak nagusitu ziren nabarmen (% 49). Arabako gainerako lekuetatik etorritakoak gehituz gero, % 53ra iristen dira. Euskal Autonomia Erkidego osoa kontuan hartuta, % 68koa da portzentajea (% 8 Bizkaitik eta % 7 Gipuzkoatik). Gainerakoak honela banatzen dira: Nafarroatik etorritakoak (% 2), Espainiako beste leku batzuetakoak (% 25) eta beste herrialde batzuetakoak (% 6). Abuztuan bakarrik gainditzen du estatuko erabiltzaileen kopuruak (% 55) bertakoena (% 23).

Pertsonak Ataria inguruetan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala