eues

Albistea

Atariak 19.000 bisita baino gehiago eduki ditu 2010. urtearen lehen hiruhilekoan

Urteko lehen hiru hilabeteetan oso zifra positiboak lortu ditu Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, guztira 19.278 pertsona hurbildu baitira bertara. Otsailaren 28an (igandea) izan zen kopuru handiena, 1.081 bisita, baina igandeetako batez bestekoa 610 pertsona da, asteko gainerako egunetan baino handiagoa. Atarira gerturatzen diren gehienak familiarekin doaz, % 44 zehazki.

Datuek adierazten dutenaren arabera, lehen hiruhilekoan pixkanaka haziz joan da hileko batez besteko kopurua, bai astegunetan zein asteburuetan. Goizez egindako bisitak, berriz, arratsaldekoak baino ugariagoak dira.

Txostenean bisitarien ezaugarriak ere zehaztu dira. Adinei gagozkiolarik, 34-65 adin tartea da nagusi (%49), eta ondoren 12 urtetik beherakoak (% 20) eta 65 urtetik gorakoak (% 16) datoz. Atarira hurbildu direnen %77 Gasteizko biztanleak ziren.

Urtearen lehenengo hiru hilabeteetan 1.963 ikaslek (25 ikastetxetakoak) hartu dute parte maila guztietako ikasleei zuzendutako jardueretan. "Ezagutu ezazu Salburuko hezegunea" izeneko ingurumen hezkuntzako programan 61 ikasle taldek hartu dute parte, horietako 56 Lehen Hezkuntzakoak. "Gure lehentasunetako bat ingurumenarekiko kontzientzia sorraraztea da, eta ikasleekiko jarduera horiek ezinbestekoak dira, gaztetatik gure ingurua balioesten eta errespetatzen ikasten baitute", gehitu du Cañadasek.

Atarian antolatzen diren jarduerak sendotzen ari dira, eta hiruhileko honetan 1.064 erabileretara iritsi da. Bisita gidatuek dute arrakasta gehien, hala nola baso-igel jauzkaria ezagutzeko gaueko bisita edo sahatsen loraldia ikusteko irteera, esaterako; guztira 418 pertsona bildu baitira ekintza horietan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala