eues

Albistea

Atariak 15 jarduera berri antolatu ditu uda hasteko

Atariak bere hirugarren ekitaldi egitaraua aurkeztu du, udarako prestatu duena, hain zuzen. Hamabost proposamen berri dira, dagoeneko leku horretako ingurumen aberastasunaz gozatu dutenen itxaropenak bete eta oraindik Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroa ezagutzen ez dutenak erakartzeko balioko dutenak.

Erakusketa, lantegi eta hitzaldiez gain, familientzako jarduerak eta natur ibilbideak dira egitarauaren oinarrizko osagaia, aurreko programazioetan arrakasta handia izan baitute.

Atariak izandako bisitei buruzko datuek erakusten dutenaren arabera, urteko lehen bost hilabeteetan bertaratu diren 49.000 pertsonen % 44 familiarekin joan dira. Familientzako jardueren egitaraua zabala da. Udako hiru hilabeteetan, txikienek eta gurasoek ipuin-kontalariak entzun ahalko dituzte, aire zabalean margotu edo ipuin kolektiboak sortu, istorio ezberdinetako atalak irudikatzeko mozorroak ipinita.

Une honetan "Naturaren argazkilariak" erakusketa dago ikusgai, baina udako programazioa berez hilaren 21ean hasiko da, iparraldeko mendiei buruzko hitzaldi batekin. Horri hainbat gai jorratzen dituzten hiru hitzaldi gehituko zaizkio: Eraztun Berdeko odonatoak, edo bioaniztasun eta garapen iraunkorreko estrategiak.

Lehen natur ibilbidea uztailaren 4rako antolatu da: parte hartzaileek udalerrian arriskuan dauden basa loreak eta fauna ezagutuko dituzte. Beste txango batzuk ere eskaintzen dira, esaterako, Salburuko hezegunean barrena, bertako hegaztiak behatzeko, eta Gasteizko mendietan barrena, Europa erdialdetik eta iparraldetik afrikar lurraldeetara doazen espezieen eztei-ondoko migrazioa ikusteko.

Udako agenda

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala