Albistea

Asociación Española de Jardinería Ecológica' elkartea CEArekin lankidetzan arituko da Atarian

Irabazi asmorik gabeko "Asociación Española de Jardinería Ecológica" elkarteak hitzarmena sinatu du CEArekin Ataria Interpretazio Zentroan prestakuntza eta dibulgazio ekintzak osatzeko.

Ekintza horien lerro estrategikoak hurrengoak izango dira: haurrak zein helduak berdeguneen zainketan inplikatzea, lorategietan dagoen aniztasun biologikoa ezagutzera ematea, eta lorezaintza eta natura integratzen erakustea.