Arte publikoari buruzko II Jardunaldiak: 'Intervenciones en el espacio público'
Vitoria-Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelak Montehermoso Kulturuneak arte publikoaren inguruan antolatu dituen II. Jardunaldien berri eman nahi du. Jardunaldiok 'Intervenciones en el espacio público' izenburupean egingo dira, otsailaren 21etik 23ra.
Jardunaldi hauetan hiri paisaien osaeran parte hartzen dute prozesuak ikusiko dira eta prozesu hauek nola zuzendu daitezkeen esku-hartze egokiagoak eta harmoniatsuagoak lortzeko. Jardunaldiek hiru gairen inguruan gogoeta eta eztabaida egitea proposatzen dute: artea espazio publikoan, hiri paisaiaren diseinua eta hirigune eta hiringuruko gune berrien izaera.
Jardunaldietan CEAk eta Udaleko Hiri Paisaiako Bulegoak ere parte hartuko dute, hiriko era hiringuruko esparru berdeetan (Eraztun Berdean) izan dituzten experientziak eta lanak erakutsi eta elkartrukatzeko.