Albistea

Armentiako parkeko ibilbideak seinaleztatzea

2009ko azken hiruhilekoan zehar, Armentiako parkeko ibilbideetako seinaleak berrantolatzeko lanak burutu dira. Seinale horien helburua erabiltzaileak parkeko ibilbideetan zehar orientatzea da. Hain zuzen, seinale zaharrak aldatu egin dira eta hiru ibilbide tematiko zehaztu dira: Eskibel dorrerako ibilbidea (gorriz), Gasteiz mendietarako ibilbidea (berdez) eta Eraztun Berdeari jarraiki Armentiako basoa zeharkatzen duena (horiz). Gainera, txirrindularientzako eta zaldizkoentzako ibilbideak seinaleztatu dira, eta horretarako atzealde zuridun diskoak erabili dira.


Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu