eues

Albistea

Armentiako parkea, EAEko tokirik onenen artean tximeletak behatzeko

Armentiako basoari buruzko informazioa

Ibón de Olanok eta Raúl Martínez Morenok EAEko eguneko tximeleten segimendu programaren baitan Armentiako parkean egin dituzten laginketen datuak kontuan hartuz, eta Gasteizko Udaleko Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Unitateak bildutako datuak gehituz, guztira 102 espezie antzeman dira Armentian. Hortaz, intsektu mota hori begiztatzeko EAEko tokirik onenen artean dago Armentiako basoa.

Eguneko tximeleten ugaritasun eta aniztasun indizeen balioak ongi islatzen dute laginketak egin diren habitaten kontserbazio egoera. Deigarriak dira Armentiako basoan izandako emaitzak, batez ere kontuan hartuta hiri batetik hurbil dagoen berdegune bat dela.

Tximeleten banaketa ez da uniformea parke osoan, intsektu horiek nahiago baitituzte gune eguzkitsuak eta ez dira sartzen basoaren barruan. Haiek behatzeko tokirik onenak basoaren ertzak eta sastrakak eta zuhaixkak dituzten larreak dira.

Urte sasoiari dagokionez, espezie bakoitzak hegaldi sasoi bat du. Lehen tximeletak martxoan agertzen dira, eta azkenak urrian, baina espezie gehien, ugaritasunari eta aniztasunari dagokionez, ekainaren erdialdetik hasi eta uztailaren erdialdera ikusten da. Egun horietan 40 espezie baino gehiago identifika ditzake Armentian esperientziadun behatzaile batek, baldintza meteorologikoak egokiak badira (tenperatura altua, hodei gutxi eta haize leuna).

Tximeleta

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala