eues

Albistea

Armentiako 16. sektoreko urbanizatze proiektua aldatu egin da

CEAk eta Udaleko Bide Publikoen Zerbitzuak elkarlanean prestatu duten txosten bat aurkeztu dute Armentiako 16. sektorearen urbanizatze proiektua aldatzeko. Txostenak jasotzen duenez, Armentiako parkeko sarrera zeharkatuz sektore honetarako planifikatu zen ingurabidearen gai arantzatsuaren inguruan Udalak zenbait erabaki hartu ditu. Alde teknikotik egindako gogoeta eta zuzenketez aparte, sustatzaile den Konpentsazio Batzordeari eskatu zaizkion aldaketarik garrantzitsuenak aipatu errepidearen ingurukoak dira. Orain, ingurabidea izango zena bide-parke izaeradun errepidea bihurtu da.

Beraz, txostenak lau alde ukitzen ditu:

  1. Trazadura eta sekzioak: oinarrizko aldaketa bat da: galtzadaren zabalera 6,5 m-ra txikitzen da zentzu bakoitzean, errei bat eta aprakaleku lerro bat egokituz bakoitzean. Erdibitzaileak zabalera aldakorra edukiko du eta muino izaera izango du; horrez gain, galtzadak ez dira paraleloak izango eta instalazio ikuskorrak (farola handiak) ez dira jarriko tarteko espazioan. Aldaketa hauen zioa basoa protagonista izaten jarraitu dezan da.
  2. Diseinua eta akabera: atal honetan drenaia sistemen naturalizazioaz, espaloien izaeraz eta galtzada ertzen tratamenduaz hitz egiten da. Honela, errepideari bide-parke izaera eman nahi zaio.
  3. Puntu berezien ebazpena: esaterako biribilgunea, tunela eta bere sarrerak eta Armentiako basoko bide eta sarreren konfigurazioa.
  4. Altzariak, ekipamenduak eta landaketak: hemen nabarmen daitekeen aldaketarik garrantzitsuena baso motako landaketen definizioa da. Batez ere erkameztia eta errekaren inguruan lizardia landatuko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala