Albistea
Arkauteko Baltsan telekomandoz gidatutako kamera bat instalatu da
Kamera hori Zurbanoko urmaeleko irlatxo batean dago eta horren inguruko irudiak hartzen ditu etengabe. Hartutako irudi horiek Salburuako Informaziogunean dagoen telebista monitore batean ikus daitezke. Erabiltzaileek hainbat mandu eta botoien bidez kamera mugitu dezakete 45 gradu bertikalki eta nahi duten guztia horizontalki. Gainera, botoien bidez irudiaren tamaina handitu edo txikitu dezakete 18ko gehienezko handipena duen zooma erabiliz.
Hartutako irudi horien bidez urmaeletako bizitzaren eszena ikusgarriak begiratu daitezke gardentasunez eta ahaleginik egin gabe.