Albistea
Argitaratu da 'medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena' lehiaketaren emaitza
Epaimahaiak aurkeztutako lanen kalitate artistiko eta teknikoa baloratu du, baita lanen originaltasuna, mezua edo proposatzen duten irakurketa ere. Horrez gain, aintzat hartu da ura bizitzarako ondasun ezinbestekoa dela baloratzeko balio duten gogoetagaiak planteatzeko gaitasuna.
Abenduaren 2tik 30era erakusketa bat paratuko da Olarizuko etxaldeko erakustaretoan saritutako 12 argazkiak eta aurkeztutako gainerako lanen lagin bat erakusteko. Erakusketaren ordutegia ondokoa izango da:
- 16:00etatik 18:00etara asteartetik ostiralera.
- 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara asteburuetan eta jaiegunetan.