Albistea
Argazki erakusketa: 'Lurraren okupazioaren aldaketak Espainian: iraunkortasunerako inplikazioak'
Espainiako Iraunkortasun Behatokiak (OSE) egina, erakusketa honek Espainian azkenaldian lurraren okupazioan izan diren aldaketa esanguratsuenetako batzuen berri ematen du, ortoargazkien eta satelitez egindako irudien bidez.
Irudi horien bidez, OSEk Espainia osoko lurraren okupazioaren datuen gaineko txosten baten emaitzak ilustratu nahi ditu. Azpimarratzekoak dira zonalde artifizialen azaleraren hedapena, nekazaritza eta baso esparruetan izandako aldaketak, eta hezegune naturalen azaleraren murrizpena.
Hiri Ekologiaren Gelaren maiatzeko saioren batean, OSEko kide batek txosten hori aurkeztuko du.
- Egunak: 2009ko apirilaren 23tik maiatzaren 24ra
- Lekua: Olarizuko etxaldeko erakusketa aretoa