eues

Albistea

Arabako lautadako uharte hariztietako flora mehatxatu eta bereizgarria kontserbatu eta birsartzeko programa

Antzinatik hasi eta gaur egun arte, asko murriztu da Arabako lautada estaltzen zuten baso naturalen azalera. Haran hondoko hariztiak ziren esparru honetako baso bereizgarria. Zorionez, baso hauetako hondar batzuk zutik diraute dute oraindik ere, eta naturaltasun maila onargarria daukate. Ekosistema hauek EAEko espezie mehatxatu eta bakunenetako batzuen bizileku dira, eta bioaniztasunaren gordeleku baliotsua dira. Haran hondoko baso hauek Batasunaren garrantzizko leku (LIC ES2110013) izendatu ziren eta Natura 2000 Sarean sartu ziren.

2011. urtean zehar Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankuak Eusko Jaurlaritzak finantziatutako egitarau bat garatuko du, "Arabako lautadako uharte hariztietako flora mehatxatu eta bereizgarriaren kontserbarzio eta birsartzerako programa" deitutakoa, bi helburu betetzeko: alde batetik, baso hauetako lehentasuneko espezieen epe luzeko ex situ kontserbazioa lortzea germoplasma bankuan, eta bestetik, espezie hauen ernetze prozesuak ikertzea, Olarizuko hariztian sortuko diren bi lursail esperimentaletan espezieok birsartzeko saioak egiteko.

Proiektu honek kontserbazio neurriak in situ garatzea ahalbidetuko du etorkizunean, eta horren ondorioz Arabako lautadako uharte hariztietako habitatak leheneratzeko programak bultzatu ahal izango dira eta haietako flora mehatxatu eta bereizgarria birsartu edo dagoeneko existitzen diren populazioak indartu.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala