eues

Albistea

Arabako Campuseko unibertsitate-zentroak zenbait txosten ekodiagnostikoen eta ekokudeaketarako planen xedea izan dira

Industri Ingeniaritza Tekniko eta Topografiako Unibertsitate-eskolako talde batek zenbait Txosten Ekodiagnostiko eta Ekokudeaketa Plan egin ditu Arabako Campuseko unibertsitate-zentroetan, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetza eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren artean sinatutako Hitzarmenarekin ados. Ikerketa horiek Unibertsitateko Campusetako zentroetan Ekoauditoriak egitea zuten helburu, hortaz, zentro horietan ingurumenaren kudeaketak egun duen egoera ezagutu eta baloratu ondoren, Ekokudeaketarako Planak definitu eta abian jartzeko. Plan horietan zenbait jarduera eta neurri proposatzen dira ingurumeneko inpaktua hobetzeko eta baliabideak eta energia aurrezteko.

Arabako EHUko zentro guztietarako egin diren Ekodiagnostikoko Txostenetan, hasiera batez Zentro bakoitzean abian jarritako jarduerak identifikatu eta definitzen dira (zerbitzu orokorrak, zerbitzu bereziak, irakaskuntza teorikoa, irakaskuntza praktikoa, ikerketa eta enpresekin kontratuak, langileak), ondoren jarduera bakoitzean esanguratsuagoak diren ingurumeneko alderdiak lantzeko (energiaren, uraren, erabilitako material eta produktuen, hondakinen, erradiazio ionizatzaileen, azpikontratatuen eta hornitzaileen, kalitatearen eta arriskuen eta prestakuntzaren eta informazioaren kudeaketa). Honako hau eskaintzen da alderdi bakoitzerako: lortutako datuei buruzko diagnostiko bat (kontsumoa, sortutako hondakin-motak, kopuruak, etab.), aplikatu daitekeen legediaren zerrenda bat, antzemandako arazoak eta desbideraketak eta hobetzeko lehendabiziko ekintza-proposamen bat.

Bestalde, Ekokudeaketako Planek (orain arte Industri Ingeniaritza Tekniko eta Topografiako Unibertsitate-eskolakoa bakarrik egin da), ingurumena kudeatzeko maila, aplikatu daitezkeen legeen betetze-maila eta Unibertsitate-zentro bakoitzerako jarduteko Plan-proposamen bat biltzen dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala