eues

Albistea

Apoarmatu korrontezalea Salburuko hezegunean ugaldu dela baieztatu da lehen aldiz

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko adituek babestuta dagoen bertako espezie apoarmatu korrontezaleen bi populazio aurkitu dituzte Salburuan. Bata, Zadorra ibaian, Aramangeluko meandroaren inguruan eta, bestea, Salburuan.

Udaleko Ingurumen Saila 2008an hasi zen Eraztun Berdeko apoarmatuen taldeak monitorizatzen, eta hau izan da gure ingurunean jaio diren espezi horretako animaliak aurkitu diren lehen aldia.

Ikertze kanpaiak Xabier Buenetxea herpetologo adituak zuzendu ditu.

Azken hamarkadetan, EHAEan espezie hau ugaldu dela egiaztatzen den lehen aldia da. Gertaera hori, udal populazioa erkidegoko handiena dela eta animaliak duen arrisku maila (kalteberatzat jota dago) kontuan hartuz, lurralde mailan, udal ingurunea espezie horren biziraupenerako giltzarri dela baiezta dezakete ikertzaileek, izan ere, oraindik ez baita ugalketarik izan duen beste populaziorik ezagutu.  Bi populazio horiek aurkitu badira ere, zientzialariek oraindik ez dute argi populazio talde bakarra ote den, izan ere markatuta dauden apoarmatuen bidez, bien arteko lotura mugimenduak izan direla ikusi ahal izan baitute.

Horretaz gain, apoarmatu korrontezalea maskota gisa ere erabiltzen denez, baliteke udalerrian aurkitu direnak partikularrek utzitakoak izatea, baina naturan ugaltzeko gai ez izatea. Ildo honetatik, berri ona da aurten Salburuko euri uren aintziran jaiotako apoarmatu txikia hartu izana, izan ere leku egokia da bertako landaretza itxiak aterpea eta babesa ematen baitio.

Oraindik ere populazio horiek inbentariatzeko, bere aurkariak kontrolatzeko (hau da informaziorik ez duten herritarrek aske utzitako apoarmatu exotikoak) eta horren inguruan gizarte kontzientzia pizteko kanpainak indartzeko lanekin aurrera jarraitu beharra dago.

Horren haritik, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak natura ingurunean animaliarik edo landarerik ez uzteak duen garrantzia gogorarazi nahi du, izan ere, itxuraz kaltegabeak diren ekintzek ondorio larriak eragin baititzakete naturan.

Apoarmatua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala