eues

Albistea

Amaitu dira Zadorraren parkea Gobeu eta Krispiña artean hondakinez garbitzeko lanak

2007ko azaroaren eta 2008ko otsailaren artean hainbat lan egin dira Zadorra ibaiaren parkean, Gobeu eta Krispiñako araztegiaren artean, hondakinak aurkitu eta kentzeko. Lan hauek Zadorra ibaiaren ertzak Vitoria-Gasteiz hiriaren parean ekologikoki eta paisajistikoki egokitzeko planaren barruan daude.

Jarduera esparrua ibaiaren ezkerreko ertza izan da. Garbiketa 23 hektarea inguruko azaleran eta ibaiertzaren 3 kilometro inguruko luzeran egin da. Azalera honen erdia baino gehiago oso narriatua zegoen, mota eta jatorri askotako zabor pilaketa handiak baitzituen. Jardueraren helburu nagusia gune osoa garbitzea eta baimenik gabeko baratze eta asentamenduak desegitea izan da. Guztira, 1.000 tona hondakin geldo, 230 tona egur, 215 tona hiri hondakin solido eta 32 tona metal jaso dira. Horrez gain, pneumatiko eta zuntz-zementuzko plaka asko eta abandonatutako hainbat ibilgailu bildu dira.

Garbiketa fase hau amaitu ondoren, lekuaren leheneratze ekologikorako aurreikusi diren zuhaitz landaketei ekin zaie.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala