eues

Albistea

Amaitu da Paisaiaren II. Hiri Foroaren tailerra

Vitoria-Gasteizko Paisaiaren II. Hiri Foroaren kariaz antolatutako jardueren baitan, hamasei profesionalek (arkitekto, ingurumen teknikari, mendi ingeniari, agronomo eta paisajistak), paisaiaren lantegi batean parte hartu dute, azaroaren hasieran eta bi astez.

Lantegi honetan hainbat kasu praktiko ikusi dira (Estatu Batuetakoak, Kanada, Txile eta Europakoak), naturaren eta hiriaren integraziorako eta ekologikoki funtzionalak diren paisaien osaerarako printzipio, ikuspuntu eta modu eraginkorrak ikasteko.

Printzipio eta ikuspuntu horiexek markatu dute gero lantegiaren ariketa praktikoaren norabidea. Ariketa honetan Vitoria-Gasteizko hiringuruko espazio batean dagoen zatikatze funtzionala (ekologikoa zein soziala) konpontzeko irtenbideak bilatu dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala