Amaitu da kargako bizikletak eta enpresentzako bizikleta elektrikoak maileguan uzteko kanpaina
Hirugarren urtez jarraian, 2021ean CEAk bi kanpaina antolatu ditu bizikleta garraiobide gisa erabiltzera animatzeko: bata, industrialdeetako langileek autoa etxean utzi eta bizikleta elektriko batekin ordezteko; eta, bestea, hamar egunez enpresa edo beste erakunde batzuetako kideek zein partikularrek karga elektrikoko bizikleta batez gozatu ahal izateko.
Guztira, 23 enpresak parte hartu dute lehen kanpainan. Zehazki, Jundiz, Betoño eta Miñaoko industrialdeetan kokatutako enpresatako 46 langilek erabili dituzte bizikletak. Parte-hartzaileek prestakuntza ikastaro bat jaso dute, honako elementuez osatua: bizikletaz zirkulatzeko arauak biltzen dituen informazio gida bat, parte-hartzaile bakoitzarentzako ibilbide egokiena diseinatzeko argibideak eta enpresara bide seguru batetik laguntzea monitore baten bidez.
Bestalde, bigarren ekimena kargako bizikletak sustatzea izan zen. Ekimen hori CityChangerCargoBike europar proiektuaren barruan dago, eta kargako bizikletak eguneroko zereginetarako erabiltzea sustatu nahi dira: erosketak egiteko, seme-alabak eskolara eramateko, paketeak mugitzeko... baina baita jarduera ekonomikoarekin lotura handiagoa duten erabileretarako ere, hala nola salgaiak banatzeko, gremio-zerbitzuak eskaintzeko (iturgintza, etab.), kafetegiak eta saltoki mugikor txikiak muntatzeko, etab.
Bigarren kanpaina horretan 23 pertsonak hartu dute parte: 13 partikularrek, 3 elkartek eta 7 enpresak.