eues

Albistea

Alkateak Gasteiz Green Capital izendatzeko balio izan zuten iraunkortasun politiketan aurrera egiteko konpromisoa hartu du Alemanian

Alkateak 2012an Gasteiz Green Capital izendatzeko balio izan zuten iraunkortasun politiketan aurrera egiteko konpromiso sendoa adierazi zuen Essen hirian (Alemania). “Duela bost urte jaso genuen saria. Ilusio eta harrotasun arrazoia izateaz gain, hiriak ulertu zuen saria ez zela helmuga edo helburua, bitartekoa baizik, hiri iraunkorraren ereduan aurrera egiteko bidea. Saria horrela ulertzeak aurrera egiten jarraitzeko neurriak hartzea ahalbidetu digu”, azaldu zuen alkateak Europar Batasuneko zenbait ordezkariren aurrean egindako mintzaldian, besteak beste, Ingurumeneko europar komisario Karmenu Vella eta beste Green Capital batzuetako ordezkariak.

Gogorarazi zuenez, “garai zailetan bizi gara, ekologiaren eta klimaren gainezkatzea lehen mailako auzia bihurtu baita planetarentzat. Hiriak, baliabide naturalen kontsumitzaile eta CO2 isurketen eragile nagusiak izanik, arazoaren funtsezko zatia gara, baina baita irtenbideena ere. Eta Gasteizek laguntzen jarraitu nahi du, irtenbideak eskainiz”. Ildo horretan, honako adibideak eman zituen: hiri-azpiegitura berde zabalaren aldeko apustua —Gasteizek 42 metro koadro berdegune baino gehiago du biztanle bakoitzeko—, mugikortasun aktibo eta iraunkorra —bizikletaren erabilera 2002ko % 1,4tik 2014ko % 12,3raino hazi da, eta hiriko joan-etorrien bi heren oinez edo bizikletaz egiten da—, Itun Berdea —iraunkortasunarekin sentsibilizatutako enpresa eta antolakundeen komunitatea— eta turismo-helmuga iraunkorraren ziurtagiria —Euskadin lortu zuen lehen udalerria da—.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala