eues

Albistea

ALEKOk hasiera emango dio ‘tester’en lehen promozioari prestakuntza-aldia abian jarrita

Asistentes al curso de ALEKO

Otasilaren 1ean hasi zen nekazaritzako ekintzaile berrien edo probatzaileen lehen promozioaren ibilbidea gero ALEKO nekazaritzako test-gunean sartu ahal izateko: aukera bikaina izango da nekazaritza sektore baitako haien negozio-ereduak profesionalek egindako mentorizazio eta laguntza trinkoaren arabera probatzeko.

ALEKO nekazaritzako test-gunea da beste batzuekin batera Europar Batasunak finantzatutako CROPS4LIFE Europako proiektuaren osagaietako bat. Horren helburua da nekazaritza birsortzailean oinarrituta, nekazaritza-ekoizpeneko modu berrien bideragarritasuna egiaztatzea, elikagai freskoen tokiko ekoizpena handitzea eta Gasteizko elikadura-sistema deskarbonizatzea gobernantzako formulen bidez.

ALEKO nekazaritzako test-gunea elikagaiak ekoizten hasten denean, salmentarako plataforma digital bat egokituko dugu erosketa egin ahal izateko. Hala, Gasteizeko elikagaien subiranotasuna bultzatuko duen ekoizpeneko eta kontsumoko zirkuitu motza sortuko da.

Lehen promozioa

Lehen promozioa 16 lagunek osatuko dute eta, otsailetik uztailera bitarte, nekazaritza birsortzailean oinarritutako nekazaritzako ekoizpen-ereduen inguruko prestakuntza jasoko dute.

Saioari hasiera emateko, modulu teorikoak eskainiko dituzten Arkaute Nekazaritza LHIIn ongietorria jaso dute. Prestakuntza praktikoa, aldiz, ALEKO nekazaritzako test-guneak Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegian eta Monasterigurengo kontzejuan dituen lursailetan eskainiko dute.

Prestakuntza-ibilbidea

Prestakuntza-ibilbideak hainbat modulu biltzen ditu ALEKO test-gunean bideratu nahi diren nekazaritza-erabilera bakoitzaren inguruko ikuspegi orokorra emateko. Gainera, ekonomia sozialaren eta solidarioaren ikuspegitik, nekazaritzako ekintzailetzari buruzko modulua jasotzen du.

Hala, honako hauek dira moduluak: nekazaritza birsortzailearen oinarriak, baratzezaintza biointentsiboa, baratzezaintza estentsibo birsortzailea, lehorreko laborantza estentsiboa, frutagintza, abeltzaintza dibertsifikatua, basoetako artzaintza eta basoen kudeaketa, ekonomia soziala eta solidarioa eta taldeen kudeaketa. Guztira, 720 ordukoa izango da prestakuntza-aldia.

Hain zuzen ere, prestakuntza-aldi hori izango da ALEKO baitako ibilbide osoaren lehen etapa eta bi urte eta erdiko iraupena izango du denera. Sei hilabeteko fase hau gainditutakoan, ‘tester’ek beren ustiapen-eredua definitu eta prestakuntza-aldian ikasitako ekoizpen-sistema horietako bat edo batzuk aukeratu beharko dituzte.

Hala sortuko dira nekazaritzako ekintzailetzako proiektu berriak gero, bigarren fasean, ALEKOn instalatzeko. Orduan, urtebeteko mentorizazio trinkoko prestakuntza emango diete horretaz arduratuko diren kooperatibek (Sustraiak Habitat Design eta Soilik). Ibilbidea amaitzeko, aholkularitza eskainiko dute beste urte batez eta hor instalatu beharko du behin betikoz abiatutako proiektu horietako bakoitzak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala