Albistea

ALEKOk 2026ko promoziorako inskripzioak ireki ditu

Zabalik dago Vitoria-Gasteizko ALEKO Nekazaritza Test Gunerako 2026 promoziorako izena emateko epea. Ekimen hau, ikuspegi birsortzaile, kolaboratibo eta jasangarri batetatik, agroekologian trebatu eta ekin nahi duten pertsonei zuzendutako dago.

ALEKO, CROPS4LIFE proiektuaren zutabeetako bat da, hurbileko eta birsortzailea den elikadura eredu bat bultzatzen duena.  Gasteizen, baldintza sozioekonomiko duinak dituen nekazari birsortzaile sare bat mantentzea posible dela erakutsi nahi du proiektuak. Gaur egun Gasteizen kontsumitzen den produktu freskoaren % 1 pasatxo bakarrik ekoizten baita Araban.

2022tik, CROPS4LIFE partzuergoa egoera horri buelta emateko lanean ari da. Honako hauek osatzen dute partzuergoa: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak, Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak, Amaterra nekazaritza eta gizarte aholkularitzak eta Sustraiak Habitat Design, Soilik, Eraman eta Coopcycle kooperatibek. Ingurumen Gaietarako Ikastegiak (CEAk) koordinatzen du partzuergoa eta Arabako Foru Aldundia, proiektuaren behatzaile da.

Proiektuaren barruan, ALEKOk nekazaritza-ekintzailetzarako ibilbide osoa eskaintzen du, honako hauek konbinatzen dituena:

  • Prestakuntza teoriko-praktikoa errentagarriak diren nekazaritza eta abeltzaintza praktika birsortzaileetan
  • Nekazaritzako test gune iraunkor eta gidatuetan laguntza eta tutoretza, ikaskuntzatik praktikarako jauzia errazteko
  • Nekazaritza-lurzoru erabilgarrirako sarbidea
  • Merkaturatze-bide laburrak sortzea, tokiko ehun ekonomikoa indartzeko eta elikadura-subiranotasuna sustatzeko

Prezioan eta eskala-ekonomietan oinarritutako nekazaritza-industria eredu nagusiaren aurrean, hurbileko elikagai-merkatuek iraunkortasuna sustatzeaz gain, beste balio-logika batzuk ere proposatzen dituzte, XXI. mendeko erronkekin bat datozenak. Lehiakortasuna eta errentagarritasuna ahalbidetzeko gai diren tokiko merkatu-baldintzak eta esparru erregulatzaile egokiak finkatzea da erronka. Modu honetan lortuko da, ekintzaileen belaunaldi berriak erakartzea.

Vitoria-Gasteiz modu sistematikoan eta lankidetzan ari da erronka horri aurre egiten, Nekazaritzako Elikagaien Estrategia eguneratuz eta CROPS4LIFE bezalako proiektuak bultzatuz.

Agroekologia eta nekazaritza eta abeltzaintza birsortzailea interesatzen bazaizkizu, eta lehen sektorean elkarlanean ekiteko aukera planteatzen baduzu, ALEKOk hori egiteko ingurune aproposa eskaintzen dizu, laguntza profesionalarekin eta segurtasunarekin.

Izen ematea

Informazio gehiago: 

  


 

101114329 LIFE 22-GIC-ES-CROPS4LIFE

Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.