Albistea

Amaitu da Vitoria-Gasteizko ALEKO Nekazaritza Testaren hirugarren promozioaren prestakuntza

Gasteizko Nekazaritzako Test Gunearen (ALEKO) hirugarren promozioaren prestakuntza aldia ekainaren amaierarekin batera amaitu da. Bost hilabetez, nekazaritza ekologikoko sektorean lanean hasteko asmoa duten bederatzi pertsonak prestakuntza teoriko-praktikoa jaso dute sei ekoizpen eredu birsortzailetan. Baratzezaintza biointentsiboari buruzko prestakuntza, Soilik kooperatibak emana, Enpresa Ekologikoen Zentroan (Basaldea) eman da, eta gainerako moduluak (baratzezaintza estentsiboa, lehorreko baratzezaintza estentsiboa, frutazaintza, abeltzaintza dibertsifikatua eta aziendarekin egindako baso kudeaketa) Sustraiak Habitat Design kooperatibak eman ditu Monasteriogurenen CROPS4LIFE proiektuak dituen lursailetan.

Prestakuntza horretan parte hartu duten pertsonen profilak askotarikoak dira, eta batzuk nekazaritzako familia tradiziotik datoz; gehienak, aldiz, norabide profesionala aldatu nahi duten hainbat sektoretako adituak dira. Pertsona horietako bik ALEKOn jarraituko dute beren jarduera proba egiten datozen lau hilabeteetan. Aldi hori amaitzean, modu kontzienteago eta informatuago batean baloratu ahal izango dute sektorean ibilbide profesionalarekin jarraitzen duten, beren enpresa agroekologiko propioen sorrerarekin.

Prestakuntza ikastaro horri amaiera emateko, Olarizuko Etxaldean jardunaldi bat egin zen uztailaren 3an. Jardunaldi horretan, ALEKO ibilbideko parte-hartzaileek eta nekazaritzako jarduera profesionalean interesa duten beste batzuek lurraldean etorkizuneko ekintzailetzari laguntzeko zer baliabide dauden ezagutu zuten. Goiza hasteko, Bionekazaritzak (Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak) proiektu agroekologikoetarako eskaintzen duen laguntza integraleko zerbitzuaren aurkezpena egin zuen. Ondoren, erakundeek eskaintzen dituzten laguntza ekonomiko eta teknikokak azaldu ziren. Vitoria-Gasteizko Udalak, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, ekintzailetzari laguntzeko hainbat ildo azaldu zituen, hala nola Gasteizko udalerrian nekazaritzako produktu ekologikoen ekoizpenean eta banaketan enplegua sortzeko laguntzak. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak nekazaritzako belaunaldien arteko erreleborako bitartekaritza bulegoa azaldu zuen bere hitzaldian. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Hazi Fundazioak hiru foru aldundien laguntzarekin kudeatzen duen Gaztenek programa aurkeztu zuen.

Udazkenean, sektore agroekologikoaren alorrean prestatzeko 2027an zehar emango den ikastaroan izena emateko epea irekiko ditu CROPS4LIFE proiektuak.

101114329 LIFE 22-GIC-ES-CROPS4LIFE

Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.

Interesa dakizuke