Albistea
ALEKO: 2024. urteko promoziorako izena emateko epea ireki dugu
Agroekologia, nekazaritza birsortzailea edo permakultura interesatzen bazaizu eta lehen sektorean proiektu bat abian jarri nahi baduzu, ALEKO ekimenaren barruan zure ideia probatzeko aukera daukazu, ingurune seguru batean eta sektoreko profesionalak diren adituekin lagunduta.
ALEKO nekazaritza-testa nekazaritza proiektu bat entseatu nahi duten pertsonei zuzendutako programa berritzaile bat da. Proiektuak Vitoria-Gasteizen probatuko dira, taldekako lanaren bidez.
Informazio gehiago, liburuxkan.