Alegazioak goi tentsioko sarearen trazadurari
Udalaren teknikariek egoniko txostenak aztertu ondoren, Patxi Lazcoz Vitoria-Gasteizko alkateak jakinarazi du Udalak alegazioak aurkeztuko dituela Red Eléctrica de España enpresak (REE) proposatutako goi tentsioko sarearen trazadurari. Hirigintza saila, CEAk (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) eta Nekazaritza Eremuko Zerbitzuak elkarrekin, eta Osasun eta Kontsumo Sailak hainbat txostenetan aritu dira aldi berean, zeina bere bidetik, baina guztiak ere proposatutako ibilbidearen irizpidea zehatz-mehatz identifikatu asmoz.
Hirigintza sailaren txostenak trazaduran "baso balioko eremu" kalifikazioa duten guneak daudela baieztatu du; eta argitzen du azpiegituradun airetiko lineak horrela kalifikatutako lur-sailetan debekatutako erabileren artean daudela. Gainera, gertuko bideei eragin diezaiekeela eta paisaiaren gainean inpaktu handia duela ohartarazten du.
CEAk eta Nekazaritza Eremuko Zerbitzuak txosten bateratua aurkeztu dute, zeinetan REEren aurreproiektuan oinarrizko informazioa falta dela dioten, nahitaezkoa goi tentsioko linea justifikatu ahal izateko, esaterako dorreen kokapen zehatzari, altuerari eta zimenduei buruzkoa; beraz, ezingo lirateke balizko eraginak behar bezala baloratu. Gainera, eragin larriak izan ditzake paisaia, baliabide turistikoak, hegaztiak eta bisoi europarrentzat. Alkateak gehitu duenez, "sare berria beharrezkoa da hornidura eta industria eta merkataritzaren hazkuntza bermatzeko, baina horrek ez du justifikatzen ingurumenaren aurkako erasorik gure udalerrian".
Osasun eta Kontsumo saialaren txostenaren arabera, ez dago osasun-arriskurik eskualdeko pertsonentzat, baina hainbat gomendio ematen du (esaterako, urtero trazaduratik gertu dauden etxebizitzetan jasotako erradiazio elektromagnetikoa neurtzeko programa ezarri beharko litzateke), bai eta elektrokuzio-arriskua eta elektrotresnei eta zenbait gaixok izan ditzaketen osasun-tresna elektrikoei interferentziak eragiteko arriskua zehaztu.
Goi tentsioko sarearen inguruko txostena (gaztelaniaz)