eues

Albistea

Alde Zaharra naturalizatzearen aldeko apustua egin du Gasteizek

Vitoria-Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, Vitoria-Gasteizko hirigunea naturalizatuko dugu. Erein Alde Zaharra, berdea, bizia, auzotarra proiektua aurkeztu du. Ekimen horren helburua da, herritarrekin batera, Erdi Aroko hirigunea berdatzea, hiri, ingurumen eta gizarte mailako kalitatea hobetuko duten eskala txikiko irtenbide berdeekin.

Programaren helburua berrikuntza bultzatzea da, auzoan bizi, lan egin eta auzoaz gozatzen dutenen eskutik naturalizazioko formula berriak probatuta. Auzokideekin, auzo-elkarteekin eta dendekin lankidetzan egindako lehen fasearen ondoren, ‘Erein Alde Zaharra, berdea, bizia, auzotarra’ ekimena ezartzen hasi dira, eta datozen hilabeteetan bost ekintza-ildo osagarri egingo dira.

Proiektu honi buruzko informazioa bere webgunean dago eskuragarri: https://vitoria-gasteiz-cascoberdea.org.

Fatxada eta balkoi berdeak

Ildo honek Hiriguneko auzokideak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak eta beste negozio batzuk gonbidatzen ditu deialdi batean parte hartzera. Horren bidez, lorontziak eta jardinerak eskatzeko dei egin dute, auzoko balkoiak, fatxadak eta terrazak apaintzeko eta ingurune berdeagoa eta abegikorragoa sortzeko, haien irudia eta jarduera biziberrituz.

Deialdia martxoaren 13tik apirilaren 6ra egongo da zabalik, eta FEDASOC, Gasteiz Txiki eta Arquillos Bizirik-en laguntza izango du. Gainera, Fatxada Berde Onena lehiaketa egingo da. Bertan, herritarren botoa emateko aukera izango dute eta zozketa egingo da parte-hartzaileen artean. 

Hezkuntza eta elkarbizitza

Hirigunea naturalizatzea eta espazio publikoak gizatiarragoak eta berdeagoak egitea da helburua, komunitateko partaide izatearen sentimendua sendotzeko, parte-hartzea aktibatzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko landaretzaren eta hiriko altzarien bidez.

Horretarako, irakasleen eta guraso-elkarteen inplikazioarekin, faunarentzako lorontziak eta babeslekuak jarriko dira Ramon Bajo Ikastolan eta Haurtzaro Haurreskolan, haurrek haiek zaintzen parte har dezaten. Hirigunea naturalizatzeko bideratutako esku-hartzeak ezagutzeko ibilaldia ere antolatuko da.

Goiuri eta Arkupeak

Era berean, lorategiak jarriko dira Arkupeak ibilbideko barandetan. Haiei esker, ibilbide horren ondare-edertasuna areagotu eta ingurune freskoagoa eta atseginagoa sortuko da. Ekimenak Arquillos Bizirik elkartearen laguntza izango du loreontziak zaintzeko eta mantentzeko.

Gainera, esku-hartze horiek ospatzeko, Luis Aramburu Udal Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Farola Handian Musikaren Astearen baitan.

Arte berdea

Esku-hartze txikien bidez espazioak eraldatuko dira, adierazpen artistiko kolaboratiboari esker. Horretarako, ildo horren barruan, ‘Artea eta landaredia’ lehiaketarako deialdia egin da, modalitate irekian eta gazteentzako modalitatean, artista eta lorezainei zuzenduta (ikasleak, profesionalak eta abar izan daitezke), Hiriguneko hainbat txokotan landare-sorkuntzak diseinatu eta instalatzeko.

Proposamenak apirilaren 1etik 21era bilduko dira, eta ekainean gauzatuko dituzte proposamen irabazleak Labe Gazte Laborategiaren, Arkautiko Nekazaritzako LHIIren eta Zas Espazioa-Zas Kulturren laguntzarekin.

Auzo-laborantza

2025ean, Hiriguneko elkarte-sareak abian jarritako proiektuak babestuko dira, hala nola Sorgineneak Falerinan kudeatzen duen hiri-baratze berria, naturaren eta komunitateko bizitzaren arteko harremana sustatuz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala