Albistea
Alde Zaharreko 59 etxebizitzak eta 33 dendak eskatu dituzte landareontziak auzoa berdatzeko

Apirilaren 6an Alde Zaharreko egoiliarrek, dendek eta ostalaritza establezimenduek landareontziak eskatzeko zuten epea itxi zen.
Etxebizitzetara zuzendutako deialdian 59 eskaera erregistratu dira; eskatzaile bakoitzak landareontzi bat jasoko du loreekin, bere leiho edo balkoian kalera begira jartzeko.
Denda eta tabernei dagokienez, guztira 95 landareontzi jasoko dituzten establezimenduak 33 dira. Landareontzietatik 20 mahaitxoetan jartzekoak dira, 32 zoruko landareontzi bertikalak dira eta 43 fatxadari atxikitakoak.
Landareontziak eta bere lore konposizioak harmonizatuta egongo dira auzo osoan, irudi koherentea sortzeko. Esku-hartze hauekin, uda honetan Alde Zaharra berdeago eta zainduago egongo da.