eues

Albistea

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoko programa 2010erako

Aurreko urteetan bezala, CEAk helduentzako aisialdiko baratzezaintzako programa berria jarri du abian. Programa maiatza eta uztaila bitartean gartuko da Olarizuko baratzeetan, eta izena emateko epea martxoan irekiko da.

Batetik, helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroak ematen jarraituko da, eta horietan 55 urtez gorako pertsonek parte hartu ahalko dute. Hain zuzen, 10 urte baino gehiago igaro dira ikastaro horiek abian jarri zirenetik. Bestalde, gazteagoek erakutsitako interesa dela eta, berriz emango da "Baratze ekologikoak: zure topagunea" ikastaroa, 18 eta 55 urte bitarteko lagunei zuzenduta. Tailerrean zehar, era iraunkorrean eta ingurumena errespetatuz baratzea landatzeko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte.

Pertsona horiek ikastaroa amaitutakoan 50 m²-ko lursaila jasoko dute Olarizuko baratzeetan, eta ikasitakoa praktikatu ahal izango dute. Bi kasuetan, ikastaroa 60 ordukoa izango da.

Informazio gehiago: CEA (945 16 26 96).

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala