eues

Albistea

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoa Olarizuko baratzeetan

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoko jarduera 1998ko udaberriari ekin zitzaion Olarizuko baratzeetan. Egun, ekimen honek aisialdiko modu iraunkorra suposatzen du 55 urtetik gorako 90 lagun baino gehiagorentzat eta prestakuntza alternatiba bat ematen dio nahi duen orori.

Olarizuko baratzeetako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko jardueraren baitan, aurten bi jarduera ospatuko dira, bakoitza talde bati zuzendutakoa. Alde batetik, 'Helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoa' izeneko VIII. ikastaroan 55 urtetik gorako 15 lagunek parte hartu ahal izango dute. Partehartzaileek, ikastaroa bukatu ondoren, Olarizuko baratzeetako lursailetako baten erabileraz gozatzeko aukera izango dute, zozketa bidez eskuratzen badute. Bestalde, eta bigarren urtez jarraian, 16 urtetik gorakoek 'Baratzezaintza ekologikoko tailerra' izenekoan parte hartu ahal izango dute. Oraingoan bi talde sortuko dira eta, hortaz, plaza kopurua bikoiztu egingo da (30 izango dira guztira).

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala