Aire zabaleko kirolak naturgune babestuetan praktikatzean kontuan hartu beharreko hamar printzipio
Kirolaren 2019ko Europar Astea baliatuta, Naturgune Babestuen Europar Federazioak (EUROPARC) eta Aire Zabaleko Kirolen Europar Sareak (ENOS) 10 printzipio on proposatu dituzte aire zabaleko kirolen bat naturguneetan egitean praktikan jartzeko. Ingurumenarekiko begirunezko portaerak sustatu nahi dira oinarrizko ideia horien bidez.
Gero eta gehiago dira naturgune babestuetan gauzatzen diren aire zabaleko kirolak. Beharrezkoa da jarduera horiek behar den moduan arautzea. Ekosistemak babestea funtsezkoa da orain, naturaren eta pertsonen etorkizun osasuntsua bermatzeko, eta horregatik, bereziki garrantzitsua da gure jardueren ingurumen inpaktua murriztea.
Printzipio horiek jakinarazi nahi diegu herritarrei, kirola maite dutenek gure natur ondare preziatua kontserbatzen lagundu dezaten.