Agenda 21aren Ingurumen Ekimeneko Planaren zirriborro teknikoa
Vitoria-Gasteizko Agenda 21 prozesuaren baitan, eta estrategiatik ekimenera igarotzeko, Udalaren Ingurugiro Sailak Ingurumen Ekimeneko Planaren lehen zirriborro teknikoa diseinatu du.
Agenda 21aren Ingurumen Ekimeneko Plan honek, Udaleko Ingurugiro Arloa osatzen duten sail desberdinek (AMVISA, Ingurugiro Saila eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) dituzten eskuduntzen testuinguruan jasangarritasun helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko beharrezkoak diren ekimenen segida bat zehazten du.
Dokumentua Agenda 21ean finkaturiko arlo tematikoen arabera egituratuta dago: hiri kutsadura, trafikoa eta garraioa, ura, energia, industria, hondakinak, hirigintza, natura eta bioaniztasuna, osasuna eta ingurumen arriskuak, eta informazioa, hezkuntza eta hiri partaidetza. Bloke tematiko hauetan, datozen urteetan garatuko diren estrategia eta ekimen planen multzo bat definitu dira.
Izaera teknikoa duen eta oraindik zirriborro gisa ulertu behar den dokumentu hau, hiriko gizarte eragile desberdinen arteko kontraste, kontsulta eta eztabaidarako prozesu ireki baten abiapuntu gisa hartu behar da. Hortik aterako diren proposamen, iradokizun eta ekarpenek hirirako Ingurumen Ekimeneko Plan bat diseinatzea eta hitzartzea ahalbidetuko dute.
Dokumentua nahi duen orok kontsulta dezake Ingurugiro Gaietarako Ikastegian.