Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' XIV. kanpainaren balantzea
Joan zen martxoaren 14an amaitu zen "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" XIV. kanpaina, eta Abetxukun, Zadorra ibaiaren ondoan, Urarteko baratzeen inguruan, landatu ziren aurreko Gabonetan banaturiko haritzak.
Jardunaldi ludikoa izan zen eta gutxi gorabehera 800 pertsonak goiz atsegina igaro zuten Zadorra ibaiaren ondoan. Jardunaldia "Kutxo eta Pepa" pailazoek girotu zuten, globoflexia ikuskizuna ere izan zen eta parte-hartzaileei hamaiketako txiki bat eman zitzaien.
Kanpaina abenduan hasi zen, 2.000 landare banatuz. Kanpainaren garapenean, zuhaitzak landatzera Abetxukura inguratu zirenez gain, 20 ikastetxetako 1.000 ikasle inguruk ere hartu zuten parte zuhaitzak landatzeko ekimenean.