Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' XIII. kanpainaren balantzea
Gabonetan banatutako zuhaitzak Zabalganan landatzeko ekitaldiarekin batera amaitu zen, martxoaren 15ean, "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" XIII. kanpaina. Jai egun polita izan zen; ia 2.000 pertsonak goiz atsegina pasa ahal izan zuten Zabalganeko parkean. "Kutxo eta Pepa" pailazoek eta globoflexia ikuskizun batek girotu zuten eguna. Hamaiketakoa eta oroigarri bana eman zitzaien parte hartzaileei.
Kanpaina abenduan hasi zen, 2.000 landare banatu zirenean jendearen artean. Zabalganeko landaketan parte hartu duen jendeaz gain, 20 ikastetxeko 1.000 ikaslek ere hartu dute parte beren zuhaitzak landatuz.