Albistea
Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' kanpainaren 13. urtea hasi da
Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" izeneko kanpaina jarri du abian. Beti bezala, kanpainak bi itu ditu: ikastetxeak eta herritarrak. Oraingoan 17 ikastetxetako 900 ikasle inguruk hartuko dute parte eskoletako kanpainan, eta herritar guztiei zuzendutako kanpainan 2.000 landare banatzea aurreikusi da.
Aurten erkametza erabiliko du espezi nagusi gisa, eta erkameztiei lotutako beste zenbait espezie ere banatuko da.
Jendaurreko landare banaketa abenduaren 18an egingo da Plaza Berrian, Gabonetako Nekazaritza Azoka probestuz. Landareak jasotzeko ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte izango da (lehenago, landareak amaitzen badira).