Albistea
Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' 15. kanpaina
Beste urtebetez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpaina antolatuko du. Aurtengoa 15. edizioa izango da. Beti bezala kanpaina ikastetxeei eta publikoari orokorrean zuzenduta dago. Kanpaina horretan 16 ikastetxetako 800 ikasle inguruk hartuko dute parte eta publiko orokorraren artean 2.000 landare inguru banatzea espero da. Hain zuzen, erkametzak eta erkameztien ekosistemako zuhaixkak banatuko dira.
Publiko orokorraren artean abenduaren 23an, ostegunean, banatuko dira landareak Espainia plazan, Gabonetako Nekazaritza Azokarekin batera, 10:00etatik 15:00etara, izakinak amaitu arte.
Zuhaitzak etxean zaindu ostean, Armentiako basoan landatuko dituzte martxoaren 20an.