eues

Albistea

Abian jarri da jadanik lorategi komunitarioen bigarren fasea

Lorategi komunitario bat Vitoria-Gasteizen

Ekimen honen asmoa herritarrak erabilera publikoko lorategien diseinu, mantenimentu eta zainketan inplikatzea da. Bigarren fasea azaroaren hasieran jarri zen martxan. Jardueraren bultzatzaile nagusia Vitoria-Gasteizko Udala da, eta bertan Mitxoleta elkarte botanikoak, Hiri Paisaiaren Bulegoak, Hegoalde gizarte etxeak eta CEAk hartzen dute parte.

Bigarren fase honetan parte hartzaileen jomuga Trikitixa kalean (Txirula eta Txalaparta kaleen artean) dauden bi lorategiren diseinu eta mantenimendua izango da. Lan honetan Udaleko zerbitzuen laguntza izango dute prestakuntzaren, tekniken zein diruaren aldetik.

Lanekin hasteko eta lorategien hasierako egoera hobetzeko, pinu tratatuz egindako zurezko kanpo estalki bat jarri da hormigoizko kanpoko perimetroa estaltzeko. Bestalde, 72 lore aska jarri dira lorategien gainazala egokitzeko eta lorategien barruan landatuko diren landare usaintsuak, apaingarriak eta sasoiko loredunak jartzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala