eues

Albistea

Abian jarri da Gasteizen nekazaritza birsortzailea sustatzeko ALEKO programa

Berotegia Basaldean

ALEKO nekazaritza-testa nekazaritza proiektu bat entseatu nahi duten pertsonei zuzendutako programa berritzaile bat da. Proiektuak Vitoria-Gasteizen probatuko dira, taldekako lanaren bidez. Informazio gehiago, programari buruz argitaratutako liburuxkan.

CEAk 2023. urtearen amaieran deialdi bat argitaratu zuen udalerrian nekazaritza birsortzaileko proiektu bat abiarazteko interesa edukiko luketen pertsonak erakartzeko. 25 pertsonak eman zuten izena programako hasierako prestakuntza jasotzeko, eta haietatik 18 elkarrizketatu ziren. Azkenean 16 pertsona izango dira prestakuntza jaso eta ekimen honetatik sortuko den lehen promozioa osatuko dutenak.

ALEKO ekimena CROPS4LIFE proiektuari esker jarri da abian. Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea du helburu CROPS4LIFEk, klima-aldaketaren aurkako borroka globalaren esparruan. Helburu operatiboa elikagai freskoen tokiko ekoizpena handitzea da, nekazaritza berriztagarrian oinarritutako kudeaketaren pean, eta elikagai hori tokian tokiko kontsumoa bermatzeko, horrela sektorearen karbono-aztarna murriztuz eta agro-ekosistemekin lotutako lurzoruaren eta bioaniztasunaren osasuna hobetuz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala