Albistea

Abian jarri da CEAko prestakuntza praktiken programa berria

Programak 8 posturako deialdia egiten du, CEAk lantzen dituen alorren arabera banatuko direnak.

Lan lerroak ondokoak dira:

Armentiako Parkeko espezie kanpotarren landaketen inbentarioa

Salburuako hezeguneen eta Gasteizko Mendien arteko lotura gisa funtzionatuko duten balizko korridore ekologikoen analisia

interpretazio ibilbide autogidatuen plangintza PAOn, inprimaturiko gidak oinarritzat hartuz

haur hezkuntzan erabiliko den ingurumen hezkuntzako jarduera baten diseinua Eraztun Berderako

Eraztun Berdean dagoen naturako aisialdiko erabilera eta eskaria ezaugarritzeko azterketei laguntza ematea

Eraztun Berdeko eta Vitoria-Gasteizko udalerriko nekazaritza-natur ingurunearen kontserbazio egoeraren eta erabilera publikorako baldintzen diagnostikorako azterketei laguntza ematea

Ingurumen Informazioko Sistemari laguntza ematea.

Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 15ean bukatuko da.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu