eues

Albistea

Abian dago MOVESMART proiektuaren motozikleta elektrikoen proba pilotua

Apirilaren 6an aurkeztu ziren MOVESMART sistemaren motozikleta elektrikoak, sistema doitzea ahalbidetuko duen proba pilotuan parte hartuko duten teknikariek erabiliko dituztenak.

MOVESMART Vitoria-Gasteizen partaidetza duen europar proiektu bat da. Gure hiriarekin batera, Pula kroaziar hiria eta Alemania, Grezia, Erresuma Batua eta Espainiako 11 bazkide ari dira parte hartzen proiektuan. Haren xedea da norbanakoen mugikortasunerako zerbitzuak garatzea mugikortasun jasangarriagoa lortzeko asmoz. Garraiobide garbiak erabiliz ibilbide onenak aukeratzea ahalbidetzen duen sistema adimentsu bat sortuko da horretarako.

Erabiltzaileak sisteman erregistratuta daudenean, smartphonean instalatutako app baten bidez motorrak non dauden jakin ahal izango dute; motorra hartuta, hirian barrena joan-etorriak egiteko erabil dezakete. Bidaia amaitu ondoren, motorra nahi duten tokian utz dezakete, betiere zerbitzuaren muga geografikoak errespetatuz. Proba pilotu honetan hiriaren erdigunea izango da probalekua.

Edozein kasutan, MOVESMART proiektuaren oinarria smartphonetarako aplikazio bat garatzea da: hari esker, bidaiatzeko modu jasangarriagoa suposatzen duten ibilbide eta garraio moduak jakingo ditu erabiltzaileak. Posible da, joan-etorri askotarako, aplikazioak esatea modurik jasangarriena oinezkoa dela, edo garraio publikoa, bizikleta, motorra edo haien konbinazio bat.

Gasteizen motozikleta elektrikoak erabiliko badira ere, Pulan bizikleta elektrikoak erabiliko dituzte proba piloturako.

Motos MOVESMART

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala