Abian dago Etxe Berdeen egitasmoa
Egitasmo horren bidez gasteiztarren kontzientzia piztu nahi da etxeko kontsumoak murriztearen garrantziaz eta eguneroko ohituren aldaketak duen garrantziaz etxe eraginkorrago eta ekologikoagoak lortzeko eta horrela hiriaren ingurumen inpaktua murrizteko. Ekimen honek ikuskaritza bat eskaintzen die familiei haien etxeko kontsumoak analizatzeko, eta ondoren aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera dute etxe jasangarriagoa lortu ahal dezaten, bai ingurumenaren ikuspuntutik bai ikuspuntu ekonomikotik.
Egitasmoa martxoan hasi zen energia lantegi baten bidez, apirilean hondakinen gaia aztertu zen eta maiatzean lorezaintza eta baratzezaintza. Ekainean uraren gaia aztertuko da. Lantegiak adin guztietako jendearentzako daude prestatuta, eta 75 pertsona inguru ari dira parte hartzen.