eues

Albistea

Abian da Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientziako denboraldi berria

Herritarrek Zientzian Parte Hartzeko Sarea 2013an jarri zen abian. 2016an, berriz, 7 programa izango ditugu, 4 kontserbaziokoak (orkideak, hiri hegaztiak, odonatuak eta tximeletak) eta 3 jarraipenekoak (mika, enara azpizuria eta espezie exotiko inbaditzaileak).

Zientzia sortzeko modu dibertigarri eta atsegin honetan parte hartu nahi duenak, honako helbidera idatziz egin dezake: ataria@vitoria-gasteiz.org.

2015ean lortutako emaitzen balorazioa

Herritarrek Zientzian Parte Hartzeko Sareak emaitza interesgarriak eman zituen 2015ean. Orkideen programan, esaterako, espezie berri bat aurkitu zen udalerri mailan (Spiranthes spiralis) eta beste espezie bat (Himanthoglossum hircinm) orain arte ezagutzen zirenak baino gune gehiagotan aurkitu zen: orain Eraztun Berdeko 8 tokitan behatu da.

Odonatuei dagokienez, 32 espezie aurkitu ziren, aurreko urtean baino 3 gehiago (Ceriagrion tenellum, Cordulegaster boltonii y Orthetrum brunneum). Guztira, Araba osoan dauden espezieen % 62,7 eta udalerriko % 84,2 dira horiek.

Eguneko tximeleten programari dagokionez, guztira 86 espezie identifikatu dira, alegia, Araba osorako identifikatu diren guztien % 56,2 eta udalerrikoen % 63,7. Horietatik, hamar arruntak dira (esaterako, Pieris rapae edo Colias croceus) eta 3 bakanagoak (Satyrium pruni, Heteropterus morpheus y Apatura ilia).

Azkenik, hiriko hegaztien programan 51 espezieko 2.886 ale antzeman dira. Horietatik 35 hirietan sarri agertzen diren espezieak dira. Aurreko urtean baino gehiago behatu dira (28 espezie eta horietatik 21 hirikoak).

http://www.vitoria-gasteiz.org/herritarrenzientzia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala