eues

Albistea

Abian da San Martingo hub ziklologistikoa, Gasteiz jasangarriagoa, bizitzeko egokiagoa eta gizatiarragoa lortzeko beste urrats bat

CityChangerCargoBike europar proiektuaren baitan, CEAk bizikleta bidez azken miliako salgaiak banatzeko biltegi logistiko baten sorrera proposatu zuen. Horren ondorioz, mota horretako ekimen baten bideragarritasun azterlan bat idatzi zen. Orain, zentroa sortu da San Martin auzoan.

Oraindik aurrera, hiriaren erdigunean lan egiten duten enpresek hub-aren bidez banatuko dituzte salgaiak. Paketeak sailkatu eta garraiobide garbien bidez banatuko dituzte. Horri esker, ibilbideak optimizatu eta gaur egun erdiguneko kaleetan lan hori egiten duten furgoneten kopurua murriztu ahal izango da. Proiektu hau martxan jartzeak aurrerapauso garrantzitsua ekarriko du hiri-garraio jasangarriaren eredurantz. Gasteizko erdigunean banaketak egiteko modua aldaraziko duen proiektu berritzailea da.

Azken miliako banaketa-zentro berria emisio txikiko etorkizuneko eremutik gertu dago, erdialdeko eremuaren eta Zabalgunearen ondoan. Gune horietan banaketa-ibilgailuak kentzeko eta bizikleta elektrikoekin ordezkatzeko baliagarria izango da. Horrek CO2 isuriak murriztuko ditu. San Martingo toki horretatik 40.000 pertsona ingururi emango zaie zerbitzua.

Ekimen hau hiri-garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria egiten eta emisio txikiko eremua ezartzen laguntzeko asmoz Espainiako Gobernuak onartutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren barruan kokatuta dago.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala