Abian da Naviki lehiaketa: bizikletaz kilometro gehien egiten duenak irabaziko du
Txapelketa honetan Naviki plataforman kilometro gehien erregistratu dituzten eta plataforma horren bidez CO2 kg gehien isurtzea ekiditea frogatu duten erabiltzaileak sarituko dira.
Parte hartu nahi den ibilbide bakoitzerako, Vitoria-Gasteizko Naviki orrira sartu behar da (muga teknikoengatik, lehiaketa gaztelaniazko bertsioan soilik egin daiteke), saioa hasi behar da, ibilbidea "Nire Naviki" atalean bilatu eta lehiaketan parte hartuko duela esan behar da goian eskuinean dagoen kutxan.
Parte hartzaileek egindako ibilbideak eta CO2 isurketen murrizketak irailaren 15era arte erregistra ditzakete. Irabazleak Mugikortasunaren Astean argitaratuko dira. Sariak emango dira hiri txirrindularitzako material formatuan.