eues

Albistea

Abian da Ingurumeneko Zinemaren 9. Erakustaldia

2003. urtetik urtero egiten dugun bezala, Festival Internacional de Cinema del Medi Ambient (FICMA) eta CEAren arteko lankidetza hitzarmenari esker, jaialdi katalan horretan aurkeztutako lanen artean hautatutako hainbat film ikusi ahal izango dira Vitoria-Gasteizen. Hautaketaren ondoren geratu diren filmak mundu osoko nazionalitate ugaritako film luze, film labur zein dokumentalak dira, betiere ingurumen, gizarte edo ekonomiaren alorreko gatazkak aurkezten dituztelarik.

Erakustaldiaren bederatzigarren urte honetan 25 lan proiektatuko dira azaroaren 28 eta 30ean, eta abenduaren 12, 14, 19 eta 21ean, egun guztietan arratsaldeko 7etan, Luis de Ajuria aretoan. Bestalde, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa den Atarian ere bi proiekzio egingo dira, abenduaren 17an eta 18an, arratsaldeko 5etan. Kasu guztietan sarrera librea da, aretoa bete arte.

Egutegia Erakustaldiaren egitaraua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala