Abetxukuko Urarteko udal-baratzeetan gaur irekiko dute epea hurrengo 4 urteotarako lursail bat eskatzeko
Urarteko udal-baratzeetan gaur irekiko dute hurrengo lau urteotan haien instalazioetan lursail bat erabili ahal izatea eskatzeko epea. Baratzezaintza ekologikorako ekipamendu hori Abetxukuko Zadorrako parkean (Eraztun Berdea) dago eta 60.000 metro koadro baino gehiago ditu. Guztira, 75 metro koadroko 225 lursail ditu.
2024ko urtarrilean eskuragarri dauden lursail horietakoren baten zozketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 29ra arte izango dute epea San Martineko Udalaren bulego teknikoetan edo hiritarren arretarako udal-bulegoetan izena emateko.
“Ekipamendu honekin, gure hiriko irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kolektiboei eta pertsonei hiriko baratzezaintza ekologikoa lantzeko espazioa eskaintzen diegu. Baratze horietan, gainera, pertsona eta kolektibo ugariri zuzendutako heziketa eta prestakuntza arloko jarduerak eta programak antolatzen ditugu”, azaldu du Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen zinegotziak. “Horri esker, natura hirian integratzea lortzen dugu, tokiko produktuen kontsumoa sustatzen dugu eta osasunerako heziketa sustatzen dugu. Izan ere, elikadura osasungarria funtsezkoa da horretarako”, gehitu du.
Urarteko udal-baratzeek baratzezaintza ekologikoa irakasteko 600 metro koadroko baratze kolektiboa, talde eta kolektiboentzako 600 metro koadroko baratze-gunea (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako laborantzarako 4 mahai, esparru guztian banatutako uraskak (ureztaketarako) eta bertan egoteko hainbat eremu dituzte (mahaiekin, aulkiekin…).
Gainera, bi zerbitzu-eraikin ere baditu eta honako hauek dituzte barruan: produktu eta erreminten biltegia, aldagelak eta armairuak, tailer-ikasgela bat eta informazio-bulego bat ditu.