Albistea
Abenduaren 1ean 'Medio ambiente Vitoria-Gasteiz Ingurumena' 2. lehiaketara aurkeztu diren argazkien erakusketa zabalduko da
Abenduaren 1etik 30era bitartean saritutako 12 argazkiak eta aurkeztutako lanen aukeraketa bat ikusi ahalko dira Olarizuko Etxaldeko erakusketa aretoan.
Ordutegia honakoa izango da:
- 16:00etatik 18:00etara, astertetik ostiralera
- 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara asteburu eta jaiegunetan
Astelehenetan eta abenduaren 24 eta 25ean itxita egongo da.